Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, apirileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 9562.
Zenbaki horren jabeak, Berako Zalain jatetxean bi lagunendako bazkaria izanen du saritzat. Apirileko zozketaren saridunak hilaren 30 baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera: 948 635254. Zenbaki sarituak www.bortziriakzabor.com web orrian argitaratuko dira, eta TTIPI-TTAPAren Merkatu Ttikia atalean ere bai.