San Esteban bestetako azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 2a

Lanak apirilaren 27 arte aurkezten ahal dira eta 300 euroko saria izanen da

Aurtengo Sanesteban bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak apirilaren 27 arte (ortzirala) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 300 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.

Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi bertze lan aurkeztu ahal izanen ditu. Azalak Berako besta giroa islatuko du. Azalean Berako Sanesteban Bestak 2012 testua agertu beharko da nahitaez eta ez du bertzelako testurik eramanen. Gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen da, betiere Berako besta giroa islatzen badu. Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, ezin dira izan bertze lehiaketetan aurkeztutakoak eta ez dira arruntean edo neurri batean argitaratutako bertze lan batzuen kopia edo plagioa, edo edonola bertze artista batzuen lanak: kartelak, margolanak…

Formatuari dagokionez, argazkia edo kartela kolorezkoa izanen da, ez da diapositibarik onartuko, paperean aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18x24 cm.koa. Argazkia edo diseinua ez da inongo euskarriren gainean paratuko. Ahal den neurrian aurkeztutako lanak Cd-an edo disketean ere eranstea eskertuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun