Ibardingo zabortegia berreskuratzeko lanak burutu dituzte

TTIPI TTAPA 2012ko mar. 30a, 11:38

Bortzirietako Mankomunitateko eta udaletako ordezkariek Ibardinen berreskuratu den zabortegia bixitatu zuten martxoaren 28an eta Susana Aldaz proiektuaren zuzendariaren azalpenak aditu zituzten. Aitor

1.578.625,69 euroko gastua eragin du

Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak Ibardingo zabortegia itxi eta berreskuratzeko lanak burutu ditu. 1990. urtean ireki zen zabortegia eta 2008ko martxoaren 10a bitarte eraman ziren hondakinak. Tarte horretan, 58.240 Tona hiri hondakin solido bota direla kalkulatzen dute Mankomunitatetik eta horri, Bera eta Lesakako lantegietatik zuzenean botatzen zena eta Hendaiako hiri-hondakin solidoak gehitu behar zaizkio. Ikusi bideoa

Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak Ibardingo zabortegia itxi eta berreskuratzeko lanak burutu ditu. 1990. urtean ireki zen zabortegia eta 2008ko martxoaren 10a bitarte eraman ziren hondakinak. Tarte horretan, 58.240 Tona hiri hondakin solido bota direla kalkulatzen dute Mankomunitatetik eta horri, Bera eta Lesakako lantegietatik zuzenean botatzen zena eta Hendaiako hiri-hondakin solidoak gehitu behar zaizkio. Ikusi bideoa

Zabortegia ixteko gastua 1.578.625,69 euro gosta da eta Ibardingoareikin batera, ondoan zegoen Berako zabortegia ixteko ere aprobetxatu da. Proiektuaren zuzendaria izan den NAMAINSAko (gaur egun Gestión Ambiental) Susana Aldaz Goñik lanen inguruko xehetasunak azaldu zizkien martxoaren 28an Mankomunitateko eta bortz herrietako udal agintariei. Zabortegia izan zen lekuan, orain mendixka bat ageri da, baina oraindik barnean dituen ur zikinak eta lixibiatuak biltzen dira eta Berako ur zikinen hodira sartzen dira zuzenean. «Oraindik egunean 46 metro kubiko ur zikin biltzen da, segunduko litro erdi bat, baina denborarekin hori idortzen joanen da, esponja baten gisakoa baita», aipatu zuen Aldazek. Perimetroaren kanpoko aldetik, berriz, menditik eta iturrietatik ixurtzen diren ur garbiak biltzeko bertze kuneta batek Sagasti errekara bideratzen du ura, ur zikinarekin nahastea eragotziz. Bitxikeri gisara, menditik hartzen den ur garbia, garai batean zabortegia zenetik biltzen dena baino uherragoa omen da, inguru horretan burni aunitz dagoelako eta urk kolore gorrixta duelako.

Hasiera batean Ibardingo zabortegia itxi eta berreskuratzeko asmoa zen eta 35.000 Tona zabor mugituko zirela aurrikusi zen, baina azkenean Berakoa ere egin denez, guzira 122.000 Tona mugitu dira.

Miguel Mari Irigoien, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko presidenteak aipatu zutenez, “badira kasik lau urte zabortegia itxi zela, baina oraindik bada trastearekin etorri eta atarian uzten dituztenak. Hauei gogoratu behar zaia bolumen handiko trasteak biltzeko zerbitzua eskaintzen duela Mankomunitateak eta telefono dei batekin biltzera pasatzeko abisatzea aski dela”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun