Baztan-Bidasoaldeko boluntarioen topaketa egin zen martxoaren 27an Beran

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 28a

Bidelagun eta Elkarrizaneko boluntarioak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariak, martxoaren 27an Beralandetan egin zen topaketan. Utzitako argazkia

Bidelagun eta Elkarrizan taldeetako boluntarioek esperientziak konpartitu zituzten Beralandetan

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako boluntarioen topaketa egin zen Berako Beralandetan martxoaren 27an, asteartea arratsaldean. Bidelagun eta Elkarrizaneko 30 bat boluntario bildu ziren eta elkarren arteko esperientziak konpartitu zituzten.

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako boluntarioen topaketa egin zen Berako Beralandetan martxoaren 27an, asteartea arratsaldean. Bidelagun eta Elkarrizaneko 30 bat boluntario bildu ziren eta elkarren arteko esperientziak konpartitu zituzten.

Hasteko, Bolondresen Legea azaldu zuten, boluntarioek nola jokatu behar duten eta beraien eskubide eta betebeharren berri izan zezaten. Alderdi praktikoan, bi boluntario taldeek Baztanen eta Bortzirietan egiten duten lanaran berri eman zuten, bertzeak bertze zahar etxeetan eta etxeetan laguntzea, helduen alfabetizazioa, ospitalera laguntzea, haur ttikiei eskola laguntza… Esperientzia hauek sortzen dituzten zailtasunak, satisfakzioak, zalantzak eta beldurrak ere aipatu zituzten, baita hobetzeko proposamenak landu ere.

Topaketaren balorazio positiboa egin dute bai Bidelagunek, bai Elkarrizanek, baita Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ere. Etorkizunean, bi talde hauek elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi dute eta alde horretatik, Bidelagunek gonbidapena luzatu zuen apirilaren 26an Elizondon eginen den formakuntza saioan parte harteko. Bortzirietako boluntarioek parte hartuko dutela jakinarazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun