Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Udaberriko kontzertua eskainiko du martxoaren 28an, asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera Kultur Etxean.
5 eta 6 urteko ikasleek Sortzen-en “Animalien kantak” joko dituzte; Asier Oses, Oier Larretxea eta Ibon Irastortzak osatzen duten txistu taldeak Sabin Bikandi Belandiaren “Los hermanos anaiak”; trikitixa taldeak “Bizi ganoraz” herrikoia; piano taldeak Charles Williams-en “Theme from the apartment”; Jone Olaetxea, Nahia Garcia, Sara Maritxalar eta Katti Irastortzak osatutako biolin taldeak, Amaia Abuin eta Marisol Etxeberria teklatuan lagun dutela Faureren “Pavane”; trikitixa taldeak “Nahi bai baina”; kitarra taldeak Michel Telloren “Ai seu te pego”; trikitixa taldeak “Behin betiko” eta Angel Brizen “Ikusi nuenean”; Abesbatzak “Xarmengarria zira” eta “Orra hor goiko” kantatuko ditu; helduen taldeak Oskorriren “Ostatuko neskatxaren koplak” joko du; perkusio taldeak Mathias Schmitten “Cabo frío” eta talde instrumentalak Hallydayen “Blue Grass Jubilee” eta “Dixie two-step”.