Berako San Esteban bestak antolatzeko lehen bilera martxoaren 26an eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 26a

Astelehen arratsaldeko 18:00etan Beralandetan

Oraindik bestak urruti daudela iruditu arren, 2012ko San Esteban bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egiten du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da.

Bilera astelehenean izanen da, martxoak 26, 18:00etan Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun