Apirilaren 15ean jokatuko den VIII Berako Mendi Maratoir Erdiak 450 partaide baino gehiago izanen ditu. Martxoaren 15ean ireki zen izen ematea eta ordu batez agortu ziren 450 dortsalak. Itxaron zerrendan, azken orduko hutsegiteen zain, 150 kirolari daude eta bertze zenbait antolakuntzak zuzenean gonbidatuko ditu, beraz, 500 korrikalari inguru espero dira. Honela jakinarazi zuten martxoaren 27an, astearte arratsaldean Ibardingo Mendiko sagardotegian egindako aurkezpenean.
Izen emandakoen artean %46 gipuzkoarrak dira, %36 nafarrak, %9 bizkaitarrak, %4 Iparraldekoak eta gainerakoak Madril, Errioxa, Kantabria eta bertze hainbat lekuetatik datoz.
Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Gure Txokoak eta Agerra Mendi Taldeak 150 bolondres bilduko ditu antolakuntzan laguntzeko. Iaz bezala, Larunngo pasoa zuzenean emanen da eta helmuga puntuan paratuko den pantaila handi batean ikusterik izanen da.
Iaz Nafarroako Kluben arteko txapelketa izan zen Berako lasterketa eta aurten Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako lehen proba puntuagarria izanen da. Iaz kopa irabazi zuen Manttaleko Unai Santamaria hernaniarrak iazko garaipena errepikatu nahiko du, Berako lasterketan itxura ona emanez.
Lasterketaren ibilbidea betikoa izanen da, Beatik atera eta 2.714 metroko desnibela gainditu beharko da 21 kilometrotan. Larun mendia (900 metro) izanen da punturik garaiena. Sariei dagokienez, bi kategoria nagusietako garaileek 300 euroko saria eramanen dute, 250 euro bigarrenak eta 200 euro hirugarrenak. Iaztik Didier Zago frantziarraren esku dagoen errekorra gainditzen duenak (1:38:11), bertze 300 euro jasoko ditu eta Ibardingo tarteko helmugatik pastasen den lehen lasterkariak ere 150 euroko diru saria eramanen du, proba bukatuz gero.
Bertze urteetan bezala, korrikalari guziek opari poltsa bat jasoko dute, bornean Craft etxeko elástico tekniko bat, Lorpengo galtzerdi pare bat, Martikoren produktu sorta bat, Lacturale eta bertze enpresa laguntzaileek emandako produktuak izanen dituena.