Martxoaren 15az geroztik, zabalik dago apirilaren 15ean eginen den Berako VIII. Mendi Maratoi Erdia- VI. Ibardingo Sarian izena emateko epea. Manttale Mendi Taldeak 450 dortsal paratu ditu parte hartu nahi duenarentzat. Izen-ematea www.manttale. com web orriaren bitartez egin daiteke, hilaren 27a baino lehen edo partaide kopurua bete arte. Sariei dagokienean, lehenengo bortz sailkatuentzat banatuko dira, bai emakumeetan eta bai gizonezkoenean ere (300, 250 eta 200 euro). Ibardindik pasatzen den lehen korrikalariarentzat 150 euroko saria ere izanen da eta Didier Zagok iaz ezarritako marka hobetzen duenak 300 euroko saria ere jasoko du. Azken bi urteetan egin den gaztetxoen lasterketa, ordea, ez da eginen aurten. Data eta ibilbide egokiagoaren bila dabil Manttale taldea proba antolatzeko.