Nafarroako Herri Kirol Jolasen barne, bosgarren eta azken jardunaldia jokatuko da apirilaren 1ean Igantzin. 11:00etatik aitzinera, kimuen (11-12 urte), haurren (13-14 urte) eta kadete mailakoen (15-16 urte) lehiak jokatuko dira frontoian. Haur eta kadeteen mailetan sokatiran eta proba konbinatuetan ariko dira eta kimuek proba konbinatuko txapelketa izanen dute. Eskualdeko taldeei dagokienean, Igantziko Unanu eta Abelu taldeak, Berako taldea eta Baztango Basaburua taldea ari dira.