Zortzi kategoriatan finalak jokatuta bukatu da Bortzirietako txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Bortzirietako Eskuz Banakako Pilota Txapelketan parte hartu duten pilotarietako batzuk. Aitor Arotzena

Hamaikagarren edizioan 101 pilotarik hartu dute parte

Bortzirietako Eskuz Banakako XI. pilota txapelketako finalak mar­txoaren 10ean jokatu ziren Lesakan. Guztira 101 pilotari aritu dira lehiaketa honetan zortzi kategoritan banatuta. Bortz herrietako pilotariez gain, Txarutakoak, Hondarribikoak, Oiar­tzungoak eta Iruñerrikoak ere aritu dira.

Aurrebenjaminen edo ttikien mailan, Berako Gure Txokoako bi pilo­ta­ri izan ziren aurrez aurre eta Andoni Telle­txeak­ 18-14 irabazi zion Unai Lluciari.

Benjaminetan, B mailan ere Berara joan zen txapela. Gure Txokoako Jon Pagola nagusitu zi­tzaion Lesakako Arkupeko Imanol Ugaldebereri, 18-11. A mailan, Baztango Txarutako Axier Bailarenak 18-9 irabazi zion Gure Txokoako Asier Telle­txeari.

Alebinetan, B mailan, Etxa­larko Altxatako Aritz Irazoki eta Arkupeko Iker Iriarte aritu ziren nor baino nor. Na­hi­ko berdinduak ibili ­arren, 18-16 na­gusitu zen Etxalar­koa. A mailako finalak ere ikusmina piztu zuen, Igantziko Biltokiko Enaitz Telle­txeak 18-6 irabazi zion eta Gure Txo­koako Mikel Eltzaurdiari.

Infantilen A mailako finalean, Gure Txokoako Harri Maritorenak bere indarra eta eskuin kolpea nabarmendu zuen eta 18-9 irabazi­ zion Oiartzungo Oiarpe­ko Ekain Etxeberriari.

Kadeteen B mailan, Txarutako bi pilotari izan ziren aurrez aurre: Enaitz­ Antso oiztarra eta Iker Espelosin sunbilda­rra. Markagailuan gorabehera dexente izan zuen­ partidaren ondotik, azkenean, sunbil­darra nagusitu zen, 15-18. A mailako finalak ere ikusmina piztu zuen­. Gure Txokoako Ander Errandonea 18-7 nagusitu zitzaion Arkupeko Jon Olaizolari.

Finalak bukatuta, sariak eman zitzaiz­kien par­­tehartzaileei eta txapelak eta kopak txapel­dun eta finalistei. Sa­ri banaketan, bortz herrie­tako pilota es­koletako irakasleekin batera, Ainara Flores eta Jose Emilio del Rio Lesakako zinego­tziak eta Fernando Berasain Berako zinego­tzia izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun