Begiraleentzako ikastaroa eginen da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleen­tza­ko ikastaroa antolatu du. Hamar orduko saioa izanen da eta hiru saiotan bana­tua eginen da. Lehena­ apirilaren 20an izanen da, 18:00etatik 20:00­etara (Udalekuetan hezkidetzan hez­ten izenburupean), biga­rrena apirilaren 21ean 09:30etik 14:00­etara (Haur hezi­ke­ta udaleku irekietan gaiaren in­guruan) eta azkena apirilaren 28an, 09:30­­etik 14:00­etara (Aisialdiko hezi­tzai­leen eginkizuna hiz­kun­tza normaliza­zioan izenburupean). Saioak Beran izanen dira. Intere­satuek Bor­tzirietako Euskara Man­komuni­ta­tean izen eman behar du, mar­txoa­ren 26­tik apirilaren 4ra (948 634125 edo euskara@bortziriak.org). Ma­trikularen prezioa 25 eurokoa da eta gehienez 25 onartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun