Martxoaren 25ean Aupa Etxebeste! filma izanen da Ziberrean, 19:30ean.
Apirilaren 7an Kantu Zaharren bazkaria eginen da Baratzondon. 14:00etan eginen den otorduarekin hasita, arratsalde osoan marranta gelditzeko aukera izanen da! Txartelak 25 eurotan apirilaren 2ra arte salgai.
Handik egun batzuetara, apirilean, Kinto Eguna ospatu nahi da: egunez kintoen arteko erronkak eta lehiaketak, eta ilunabarrean elektrotxaranga. Egun hau prestatu eta data zehazteko, Kultura Batzordeak parte hartu nahi duten kintoak bilera batera deituko ditu. Hasi prestatzen!