Igerilekuak kudeatzeko aurtengo deialdia zabaldu du Udalak. Urtero bezala, Udalak diru kopuru bat eskainiko du (aurten 1.500 euro) eta trukean igerilekuko ostatuaren ardura emanen du. Aurtengo denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era izanen da. Oinarriak Udaletxean daude, eta interesa duenak bertan irakurtzen ahal ditu. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 30ean bukatuko da.