Emakumeren Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 11n, 41 emakumek Ternidako mendi buelta egin zuten. Harrera izugarria izan zuen deialdiak eta Bortzirietako emakumeak bildu ziren, tartean, dozena bat aranztar. Ternidarako bidean eta bertan kanta eta irrintziak egin ondotik, herrira itzuli ziren. Gehienak Aterpen bazkaltzen gelditu ziren eta gustura pasatu zuten. Heldu den urtean, etxalartar emakume mendizaleek eguna prestatuko dute. Bertzetik, aitzineko ortziralean, kalejira egin zen herrian, emakumeen aldeko aldarriak eginez, musika, bertso eta dantza artean.