Ez da sekula gaizki etortzen oroitaraztea. Apirilaren 21ean, Beran, hitzordua dugu Euskal Herriko pailazo mundialenekin. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ikuskizuna eskainiko dute Pelle Ttiki haur eskolaren alde. Txartelak salgai toki hauetan: Bera (Errekalde), Lesaka (Atxaspi), Doneztebe (Titi), Elizondo (Fantxike), Igantzi (La Villa), Etxalar (Herriko), Sunbilla (Ariztigain), Arantzan (Pabloenea), Urdazubi (Farmazia) eta Irunen (AEK euskaltegian).