Horrelako berriak nahiago izaten dira ez eman, baina zoritxarrez gertatu egiten dira. Aientsako Patxikunborda baserria martxoaren 5eko goizaldean erre zen. Kalte material haundiak izan baziren ere, zorionez ez zen inor zauritu, barrenean etxeko bat zegoela kontuan hartuz. Hiru solairuko eraikina landetxe bilakatzeko lanetan ari ziren eta sutearekin kixkalia gelditu zen.