Euskal Herri osoko gazteen artean sortu den Jalgi Hadi Garaipenera ekimenak mendi martxa antolatu du Saratik Lesakara. Apirilaren 6an abiatuko da Saratik eta biharamunean ailegatu Lesakara. Gazte martxa horren aurkezpenak herriz herri egiten ari dira eta Arantzan ortziral honetan, hilak 23, izanen da.
20:00etan egin da hitzordua plazan eta handik abiatuta, herrian barna, triki-bertso-poteoa eginen da Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Ondotik, Ekaitza Elkartean bideo emanaldia eta afaria izanen dira. Afarirako txartelak 15 eurotan egonen dira salgai Aterpean, Lesakan (Arrano), Beran (Kataku), Elizondon (Intza) eta Etxalarren (Herriko). Eguna borobiltzeko, gauean, Aterperen eskutik kontzertuak izanen dira Aterpean Zulú 9.30 eta Caipirinhas taldeekin. Animatu eta parte hartu!