Diska karrikaratu du Arma Tiro Punk taldeak

Aitor AROTZENA 2012ko mar. 22a, 11:40

Utzitako argazkia

Herriko Kepa Txoperena (baxua) eta Andoni Zubirirekin (ahotsa) batera, Berako Hodei Hernando eta Hendaiako Eñaut Jauregi eta Julen Robidar-ek osa­tzen duten Arma Tiro Punk taldeak bere lehen diska karrikaratu du. Punk doinu eta letra zuzenak dituzten zortzi abesti sartu dituzte CDan eta 5 eurotan salgai dago herriko dendetan. Lehenbiziko kontzertua Baionan eskaini zuen taldeak 2010eko ekainaren 21ean eta geroztik hainbat emanaldi eskaini ditu, tartean Bittiriko bestetan ere. Diska Andoainen grabatu dute, Bap taldeko Jomes gitarrajolearen estudioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun