San Fermin erretiratuen elkarteak Gernikara bidaia antolatu du apirilaren 16rako. Txartelak 28 euroren truke salgai daude jubilatuen ostatuan apirilaren 8a edo autobusa bete bitarte.
Egun horretan, goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa plazatik eta Gernikan, juntetxea eta azoka bixitatu ondotik, Lekeition bazkaldu eta herria ikusiko dute. Bazkaltzeko menuan, urdaiazpikoa, zainzuriak, fritoak, legatza frexkoa plantxan, txuleta patatekin, postreak, edariak, kafea eta kopa sartua dute. Etxerako bidean Ondarroa ere bixitatuko dute eta gero herrira bueltatuko dira.