Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatuko da apirilaren 1ean. Herriko Tantirumairu taldeko dantzariekin batera, Etxalarko Altxatakoak eta Gipuzkoatik, Getariko Gure Txeru eta Astigarragako Astigar taldekoak ariko dira.
10:30 aldera ongietorria eta hameketakoa eskainiko zaie dantzariei eta gero talde bakoitzak ibilbide bat eginen du karrikaz karrika. 12:00etan herriko dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute eta gero, 12:45ean, plazan emanaldia eskainiko dute talde guziek. Kanpotik etorritako dantzariek herrikoen etxeetan bazkalduko dute eta musikari eta arduradunek herriko jatetxe batean. Arratsaldeko 17:30ean, Kiki eta Koko pailazoek eskainiko duten Parranda Tutiplén ikuskizunarekin bukatuko da aurtengo Tantirudantza.