Herriko ehiza barrutia eta bere esleipena 2011-2012 ehiza denboraldia bukatzean agortuko denez, Udalak tokiko ehiza barrutia eratu eta esleitzeko bidea abiatu du, 10 ehiza denboraldirako. Esleipena Herriko Ehiztarien Elkarteari zuzenean esleitzeko prozeduraren bidez eginen zaio. Espedientea udal bulegoetan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela errateko. Joan den astean publikatu gabea zen boletinean.