Bidur proiektuaren bukaerako mintegia egin zen martxoaren 21ean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Jende aunitz bildu zen martxoaren 21ean Berako Kultur Etxean. Alicia Del Castillo

Bidasoa eta Urumea ibaien arroak modu bateratuan kudeatzea bultzatu du eta edangarriak diren lur azpiko urak topatu dira

Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko mugaz gaindiko Bidur proiektuaren bukaerako mintegia egin zen martxoaren 21ean, asteazken arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko mugaz gaindiko Bidur proiektuaren bukaerako mintegia egin zen martxoaren 21ean, asteazken arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Proiektuaren bidez, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroen kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu dira, bi ibaiek antzeko ezaugarri ekologiko eta hidrologikoak baitituzte. Bidur proiektuak Pirinioen bi aldeetan uraren kudeaketa integralaz arduratzen diren entitate publikoen parte-hartzea bultzatu du, ezagutzak trukatuta, berrikuntza-neurriak zabalduta eta bi ibai-arroetan inplikatutako sektoreen artean lankidetza bultzatuta.

Proiektuaren aurrekontua 2.344.077 eurokoa izan da. Kopuru horren %65 (1.523.646 euro) Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) diruz lagundu du, eta gainerakoa proiektua garatzeaz arduratzen diren mugaren bi aldeetako hiru erakundeek finantzatuko dute: Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra (GAVRN) sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoa; Gipuzkoako Aldundiko IKT Nekazal Ikerketa &Tecnologia eta Service Environnement, Conseil General Pyrenées Atlantiques.

Bidur proiektuarekin, Bidasoa eta Urumea arroen uraren eskuragarritasuna aztertu da, bai lur gainekoa, baita lur azpikoa ere. Bertze hainbat azterketa ere egin dira, erreken ekosistema egokia mantentzeko uraren kuadeaketa jasangarria duen modeloa bilatuz.

Baztan-Bidasoaldean, Bera eta Lesaka bezalako herrietan ur-hornidura arazoak izaten dira zenbaitzutan, baina Bidur proiektuak emaitza baikorrak eskaini ditu, lur azpitik edateko ura lortzearen aukerari buruz. 275 ur guneren inbentarioa egin da, horietatik 243 lur azpikoak dira. Gaur egun 218 gune erabiltzen dira ur hornidurarako eta horietatik 184 iturriak dira. Guzira 12 zundaketa egin dira (6 Beran eta bana Lesakan, Donamarian, Iruritan, Elizondon, Urdazubin eta Zugarramurdin) eta gizakiak edateko moduko ura topatu dute Lesakan, Donamarian eta Iruritan. Lesakako datua da aipagarriena, lur azpian 50 metrora, segunduko 50 eta 200 litro arteko emaria duen ur gunea topatu baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun