“Entrenamendu mentala. Helburuak lortzen laguntzeko tresna bilduma” izenburupean bi solasaldi eskainiko ditu Urko Arozena leitzarrak ortziral honetan, 15:30ean Berako Semper autoeskolan eta 17:30ean Lesakako Semper autoeskolan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan masterra eginda dauka Arozenak eta barru lanketan laguntzen duten PNL, sofrologia edo kontrol mentalaz ariko da, ordubete inguruko solasaldietan. Entrenamendu mentalaren teknikak erabilita gizakia askoz hobe bizi litekeela dio Urko Arozenak.