Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketaren hogeita bederatzigarren edizioa antolatu du Lesakako Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz, 6 eta 12 urte bitarteko herriko ikasleei zuzendua.
Ipuinen kasuan, gaia librea izanen da eta ilustrazioen gaia, berriz, “Artzain gezurtia”. Kasu honetan DIN A4 neurrian aurkeztu behar dira marrazkiak, nahi den teknika erabiliz.
Lan guztiak goitizenez sinatuko dira eta aparteko orri batean, egilearen izena, adina, maila eta helbidea idatziko dira. Dena kartazal batean sartu ondoren, apirilaren 2a baino lehen ikastolara igorriko dira.