Aisialdiko begiraleentzako ikastaroa antolatu du aurten ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 26a

Martxoaren 26tik apirilaren 4ra izanen da izen emateko aukera

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleentzako ikastaroa antolatu du. Guztira hamar orduko ikastaroa izanen da eta hiru saiotan banatua eginen da.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleentzako ikastaroa antolatu du. Guztira hamar orduko ikastaroa izanen da eta hiru saiotan banatua eginen da.

Lehena apirilaren 20an izanen da, 18:00etatik 20:00etara (Udalekuetan hezkidetzan hezten izenburupean), bigarrena apirilaren 21ean 09:30etik 14:00etara (Haur heziketa udaleku irekietan gaiaren inguruan) eta azkena apirilaren 28an, 09:30etik 14:00etara (Aisialdiko hezitzaileen eginkizuna hizkuntza normalizazioan izenburupean). Saio guziak Beran izanen dira, Beralandeta eraikinean.

Interesatuek Bortzirietako Euskara Mankomunitatean izen eman behar du, martxoaren 26tik apirilaren 4ra (948 634125 telefonora deituz edo euskara@bortziriak.org e-posta helbidera idatzita). Matrikularen prezioa 25 eurokoa da eta gehienez 25 onartuko dira.

Laster begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia argitaratuko du mankomunitateak, nagusiki udalekuenat arituko diren begiraleak hautatzeko helburuarekin. Ikastaro hau egin izana baloratu eginen da deialdi horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun