Arantzako Mozorro Besta martxoaren 17an ospatuko da

Nerea ALTZURI 2012ko mar. 15a, 11:13

Kirola, bertsoa eta dantza uztartuko dira aurten Arantzako Mozorro Bestan. Artxiboko argazkia

Eguerdiko herri kirol saioaren ondotik, bertso bazkaria izanen da Aterpen

Arantzako urteko ekitaldien zerrendan, inauterien ondotik, egiten den Mozorro Besta dagoeneko agendan finkatua da. Aldi honetan, martxoaren 17an eginen da, larunbatean, Mozorro Xuriek antolatuta.

Arantzako urteko ekitaldien zerrendan, inauterien ondotik, egiten den Mozorro Besta dagoeneko agendan finkatua da. Aldi honetan, martxoaren 17an eginen da, larunbatean, Mozorro Xuriek antolatuta.

Eguerdian, Mozorro Xuriek herri kirol saioa eskainiko dute frontoian eta ondotik, bertso bazkaria eginen da Aterpean, Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Meza ondotik, 18:30 aldera Irurtzun, Lizarra eta Arantzako dantzariekin kalejira izanen da eta ondotik, dantza saioa eskainiko dute frontoian. 60 bat dantzari Ekaitza elkartean bilduko dira afaltzera. Eta gauez musika izanen da Gorapean, Agerralde akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun