Lesakako Beti Gazteko mendi taldeak Santiago Bidean segituko du aurten ere

TTIPI TTAPA 2012ko mar. 13a, 08:40

Joan den urtean Baiona eta Iruña arteko bidea egin zuten Beti Gazteko mendizaleek. Aurten, Iruña eta Logroño artekoa eginen dute, bertze lau ateralditan. Utzitako argazkia

Martxoaren 25ean Iruña eta Gares arteko bidea eginen dute

Joan den urteko ibilbideari segituz, Santiago Bideko bosgarren etapa eginen du martxoaren 25ean Beti Gazteko mendi taldeak, Iruña eta Gares arteko 25 kilometroak hain zuzen ere.

Joan den urteko ibilbideari segituz, Santiago Bideko bosgarren etapa eginen du martxoaren 25ean Beti Gazteko mendi taldeak, Iruña eta Gares arteko 25 kilometroak hain zuzen ere.

Goizeko 06:45ean abiatuko dira Lesakako plazatik. Apuntatzeko epea martxoaren 20 bitartekoa izanen da, Lesakako Kultur teknikariari asteartetik ortziralera 948 638 007 telefonora deituz edo kultura@lesaka.net helbidera idatziz edo Beti Gazteko 948 627558 telefonora deituta ortzegunetan 20:00etatik 21:30era edo betigazte@betigazte.net helbidera idatzita. Autobuseko prezioa 12 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkideentzat eta 15 eurokoa gainerakoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun