Larunbat honetan, martxoak 10, jokatuko dira Bortzirietako Eskuz Banakako Pilota Txapelketako finalak. Txapelketaren XI. edizio honetan, 101 pilotarik hartu dute parte ttikien mailan, benjaminen A eta B mailetan, alebinen A eta B kategorietan, infantilen A mailan eta kadeteen A eta B mailetan.