Taldekako bertsolari txapelketako saioa jokatuko da hilaren 17an Biltokin

Joxean ORTEGA 2012ko martxoaren 7a

Txartelak martxoaren 12ra arte salgai

Bardoak 2012 Nafa­rroako Taldekako Ber­tsolari Txapelketa biga­rren fasean sartua da eta saio bat gure herrian jokatuko da, martxoaren 17an. Lesakako Rimak Exkaxko eta Bertze maldikoak taldeak ariko dira­.

Afaria 21:00etan hasiko da eta txartelak aitzi­netik erosi beharko dira La Villa eta Allinea ostatuetan, Lesakako Arranon eta Arantzako Pa­bloe­nean. Gainerakoan, txartelak enkargatu nahi duenak 680 141899ra deitzen ahal du. Txartela 15 euro kostako da, eta martxoaren 12an bukatuko da erosteko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun