Gurutze Gorria erakundeak jubilatuei sakeleko telefonoa erabiltzen erakusteko ikastaro baten eskaintza bidali du Zahar Txokora. Guztira sei orduko ikastaroa da, hiru orduko bi saio edo egunez banatua. Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da eta partehartzaileen kontura izanen da. Guttienez zortzi lagun eta gehienez hamabortz behar dira ikastaroa antolatzeko. Jubilatuek telefonoa beraiekin ibiltzeak duen garrantzia ere azpimarratzen dute mezu horretan. Norbaitek interesa izanez gero, Martin Legarrari abisatu behar dio lehenbailehen.