Mozorro Besta martxoaren 17an

Nerea ALTZURI 2012ko martxoaren 7a

Urteko ekitaldien zerrendan, inauterien ondotik, egiten den Mozorro Besta dagoeneko agendan finkatua da. Aldi honetan, martxoaren 17an eginen da, Mozorro Xuriek antolatuta­. Eguerdian, Mozorro Xuriek herri kirol saioa eskainiko dute frontoian­ eta ondotik, bertso bazkaria eginen da Aterpean. Meza ondotik, Irurtzun, Lizarra­ eta Arantzako dantzariekin kalejira izanen da eta ondotik, dantza saioa eskainiko dute fron­toian. Eta gauez musika izanen da Gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun