Lehedabiziko urtean, igantziarrek bideratu zuten eguna. Unanu, Bianditz eta Harritxulo mendi gainetan barna ibilaldia eginez. Iaz, beratarrek lekukoa hartu zuten eta Labiagara mendi ateraldia antolatu zuten. Eta aurten, herriko Mentxu Peña mendizalea arduratu da antolatzeaz eta Mendaurrera ibilaldia izanen da. Goizeko 9etan aparkalekuan hitzordua jarria da eta mendi itzulia egin ondotik, Aterpean bazkalduko dute. Egun ederra pasatzeko aukera, zinez!
Hori baino lehen, eta Arantzan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldia antolatu da. 19:00etan plazan pintxoak izanen dira eta 19:30ean kalejira eginen da herrian barna bertsoak kantatzeko geldialdiak eginez. Ondotik berriz plazara itzuliko da.