Bago landaketa

Nerea ALTZURI 2012ko martxoaren 7a

Aitor Elexpuru

Negu gorriko eguraldiak izan genituen otsail hasieran. Hori dela eta, eskolatik egin beharreko bago landaketak atzerapenak izan ditu. Hala ere, ezin uka, udaberriko aro ederrekin egun mordoxka izan ditugula. Eguraldia probextuz, joan den otsailaren 24an, eskolako lagunek udal langileen laguntzarekin, Azkilarrea auzoko Simonenbordako ardi bordaren inguruko parajean ehun bago landatu zituzten. Han bertan gosaldu eta bazkal tenorerako eskolara itzuli ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun