Euriak eta hotzak ere ez dituzte galdu nahi izan inauteriak. Ortzegunarekin goizez haurrek puxka bildu eta arratsaldean ohiko ibilbidea egin ondotik, igandean, 49 bikotek Inude eta Artzaien lana bete zuten. Inauterietako Astelehenean, goizeko Zingar Arraultz eskearen ondotik, karrozen desfilea egin zen. Ospakizuna normaltasunez igaro zen, nahiz eta guardia zibilak, Beratour Bus autobusa geldiarazi.