Amatasun bajarekin dagoen liburuzaina ordezkatzeko Nafarroako Gobernuak bertze inor kontratatu ez zuelako liburutegia hiru astez itxita egon da, baina berriz ere zabalik dago otsailaren 21az geroztik. Egun batzuk lehenagotik, Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilaria den Juan Luis Sanchez Muniainek, behin betirako liburuzaina izendatu bitarte ordezko bat paratuko zutela jakinarazi zion Marisol Taberna alkateari eta hala hasi zen.