Jose Mari Telletxea Mitxelena Bilduko zinegotziak eta Jaione Andueza Intxaurrondo Aralarkoak dimisioa aurkeztu dute, batek zein bertzeak «arrazoi pertsonalengatik zinegotzi karguari uko egin diotela» adieraziz. Honenbertzez, Jose Mariren ordez, Ugaitz Ado Prieto sartu da, eta Jaioneren ordez, Nekane Perez Irazabal.
Udal plenoak
Orain arte, Udalaren osoko bilkurak hilabeteko hirugarren ortzegunetan egin dira. Baina hemendik aitzinera, hilabeteko bigarren asteartetan eginen dira, 19:30ean