Mugak hautsiz, gazteria aitzinera lelopean egun osoko egitaraua antolatu dute eskualdeko gazteek larunbat honetarako, martxoak 10. Eskualdeko gazte eguna izanen da, aitzineko urteetan Sara, Legasa eta Azkainen egin dena.
• 09:00: diana –elektrobian, Eztegara–.
• 10:00: aurkezpena eta gosaria –elektrobian, Eztegara–.
• 11:00: haurrentzako rokodromoa Altzateko frontoian. • 11:30: mural margoketa eta eztabaida –elektrobian, Eztegara–.
• 14:30ean: bazkaria gaztetxean. Txartelak zortzi eurotan salgai Elizondoko Intzan, Doneztebeko Titin, Arantzako Aterpen, Berako Katakun eta Errekalden, Lesakako Arrano eta Atxaspin, Azkaineko Xoko Nan, Hendaiako Kanttun, Ziburuko Tanan eta Sarako Herriko Etxeko Edantegian.
• 16:30: joko-poteo-txarangeo herrian barna.
• 22:00: kontzertuak Altzateko frontoian: La po’p’lla, Ztah, talde sorpresa eta DJ Bull-ekin.
Bertzalde, Emakumearen Nazioarteko Eguna tarteko, hainbat ekitaldi egiten ari dira gaztetxean. Ortzegunean, adibidez, Prohibido recordar Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko dokumentala ikusgai izanen da, 19:00etan.