Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Aita eta Aitatxien Eguneko bazkaria antolatu du martxoaren 19an, 14:00etatik aitzinera jubilatuen egoitzan.
Menuan sarrerako hotz eta beroak, entrekot eta tarta izanen dute, ardoa, ura, kafea eta koparekin. Txartelak martxoaren 12a, astelehena baino lehen hartu behar dira ostatuan, 20 euroren truke eta baztaria egiteko, guttienez 10 bazkide apuntatu behar direla jakinarazi dute.