Eskualdeko Gazte Eguna ospatuko da martxoaren 10ean Beran

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Larunbat goizean mural margoketa eta eztabaida eginen dute gazteek. Utzitako argazkia

Egun osoko ekitaldiak Altzateko frontoian eginen den kontzertuarekin bukatuko dira

Mugak hautsiz, gazteria aitzinera lelopean egun osoko egitaraua antolatu dute eskualdeko gazteek larunbat honetarako, martxoak 10. Eskualdeko gazte eguna izanen da, aitzineko urteetan Sara, Legasa eta Azkainen egin dena.

Mugak hautsiz, gazteria aitzinera lelopean egun osoko egitaraua antolatu dute eskualdeko gazteek larunbat honetarako, martxoak 10. Eskualdeko gazte eguna izanen da, aitzineko urteetan Sara, Legasa eta Azkainen egin dena.

09:00etan diana izanen da Eztegarako elektrobian eta 10:00etan aurkezpena eta gosaria leku berean. 11:00etan haurrentzako rokodromoa jarriko da Altzateko frontoian. 11:30ean mural margoketa eta eztabaida eginen dira elektrobian.

16:30ean bazkaria eginen da gaztetxean. Txartelak zortzi eurotan salgai daude Elizondoko Intzan, Doneztebeko Titin, Arantzako Aterpen, Berako Katakun eta Errekalden, Lesakako Arrano eta Atxaspin, Azkaineko Xoko Nan, Hendaiako Kanttun, Ziburuko Tanan eta Sarako Herriko Etxeko Edantegian. Bazkalondoan, 16:30 aldera joko-poteo-txarangeo eginen da herrian barna.

22:00etan kontzertuak Altzateko frontoian: La po’p’lla, Ztah, talde sorpresa eta DJ Bull-ekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun