Azken urteetan baino jende guttiago bildu zuen Berako Zuhaitzaren Egunak

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 6a

Hogei bat lagun bildu ziren Berako Zuhaitzaren Egunean. Rosa Errandonea

Halere, 50 bat zuhaitz landatu zituzten igande goizean Lizuniagako granja inguruan

Azkeneko 30 bat urteko ohiturari eutsiz, Zuhaitzaren Eguna antolatu zuen Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Herriko Etxeak martxoaren 4an. Iaz ehun lagun baino gehiago bildu baziren ere, igandean hogei bat bertzerik ez ziren izan.

Eguraldi euritsuak eta herrian Salgai Hondarren Feria izateak ez zuen lagundu jendea biltzen, baina halere hogei lagun horiek igande goizeko 09:00etarako zintzo zintzo zeuden Lizuniagako granja inguruan eta bertan zuhaitzak landatu zituzten. 50 zuhaitz aldatu zituzten, pagoak, haritzak eta lizarrak gehien bat, bakoitzak etxetik eramandako aitzur eta bertzelako tresnekin.

Behin landaketak bukatuta hamaiketako ederra izan zuten, txistorra, xolomo eta hirugiharar bokatekin eta txistulariak ere izan zituzten lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun