Mila lagun baino gehiago sartu ziren igandean Berako laugarren salgai hondarren ferian

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 6a

Krisiak eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, animazioa izan zen Berako laugarren salgai hondarren ferian. Rosa Errandonea

Zuzendaritza batzordea aldatu berri du Larun Haizpe Elkarteak eta Fran Agara da presidente berria

Aitzineko urteetan baina jende guttiago sartu zen kiroldegian, baina halere kontent gelditu da Larun Haizpe elkartea aurten laugarrenez antolatu duen salgai-hondarren feriarekin. Izan ere, mila lagun baino gehiago sartu ziren eta hori, arratsaldean eguraldi euritsu eta kaxkarra egin zuela.

Aitzineko urteetan baina jende guttiago sartu zen kiroldegian, baina halere kontent gelditu da Larun Haizpe elkartea aurten laugarrenez antolatu duen salgai-hondarren feriarekin. Izan ere, mila lagun baino gehiago sartu ziren eta hori, arratsaldean eguraldi euritsu eta kaxkarra egin zuela.

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30era herriko 9 dendarik stockean zituzten artikuluak prezio onean eskaini zituzten Toki-Ona Kiroldegian. Zehazki, Agara Kirolak, Arturo arropa denda, Bortziriak etxetresnak, Domoservice Zerbitzu Informatikoak, Elkar liburu eta paper denda, Mertxe Artieda lentzeria, Zela Kirolak, Martzutzak arropa eta bitxiak, Yoan ileapaindegia eta estetika. Orokorrean, gustura zeuden izandako salmentekin, Fran Agara Larun Haizpe elkarteko presidente berriak aipatu digunez.

 

Zuzendaritza batzorde berria

Gogoratu behar da berriki zuzendaritza batzordea aldatu dela Larun Haizpe Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkartean. Fran Agara (Agara kirolak) presidentearekin batera, Mari Jose Zozaia (Yoan ileapaindegia) presidente ordea, Lourdes Telletxea (Telletxea janaridenda) diruzaina, Bea Artola (Ostargi optika) idazkaria, Mari Jose Ara (Arturo arropadenda) idazkaria eta Patxi Pikabea (Pikabea harategia) bokala dira batzorde berria osatzen dutenak.

Aipatzekoa da kiroldegira sartzeko euro bat kobratu zela eta sarrera horrekin, laguntzaile diren ostatuetan tragoxka bat doan hartzeko aukera izan zen, Lixoia Ostatua, Bidaxka ostatua, Auzoa ostatua, Errekalde ostatua, Zubiondo ostatua eta Xuga ostatuan, zehazki. Hauetan ere kontent zeuden igandeko martxarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun