Bortzirietako eskuz banakako hamekagarren pilota txapelketako finalak jokatuko dira martxoaren 10ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera. Asteburu honetan jokatu dira finalerdiak eta beraz, zortzi kategorietako hamasei finalistak erabaki dira.
Martxoaren 2an, ortziral arratsaldean Berako Eztegara pilotalekuan jokatu ziren lehenbiziko finalerdiak.
Infantil A mailan, Gure Txokoako Harri Maritorenak 18 eta 12 irabazi zion Arkupeko Jonan Fagoagari.
Kadete B mailan, Txarutako Iker Espelosinek 18 eta 12 irabazi zion Gure Txokoako Ibai Ros-i.
Kadete A mailan, Gure Txokoako Ander Errandoneak 18 eta 12 irabazi zion Txarutako David Albiasuri eta partidarik estuenean, Arkupeko Jon Olaizolak 18 eta 17 irabazi zion Donibaneko Unai Lasori.
Martxoaren 3an, larunbat goizean Arantzan ere jokatu ziren finalerdiak.
Alebin B mailan, Altxatako Aritz Irazokik 18 eta 2 irabazi zion Txarutako Iker Aleman-i eta Lesakako Arkupeko pilotarien arteko finalerdian, Iker Iriartek 18 eta 2 irabazi zion Antton Petrirenari.
Alebin A mailan, Igantziko Biltokiko Enaitz Telletxeak 18 eta 5 irabazi zion Gure Txokoako Xan Ongaretiri. Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Txarutako Oier Ariztegiren arteko partida gibeleratu egin zen eta astean zehar jokatuko da.
Infantil A mailan, Oiarpeko Ekain Etxeberriak 18 eta 6 irabazi zion Hondarribiko Asier Maiari eta Kadete B mailan, Txarutako Enaitz Antsok 18 eta 8 irabazi zion Igantziko Biltokiko Oian Canabal-i.
Martxoaren 4an, igande goizean jokatu ziren azken finalerdiak Etxalarko pilotalekuan. Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Andoni Telletxeak 18 eta 8 irabazi zion Ekaitzako Beñat Anduezari eta Gure Txokoako Unai Lluciak 18 eta 8 irabazi zion Arkupeko Oihan Etxeberriari.
Benjamin B mailan, Gure Txokoako Jon Pagolak 18 eta 11 irabazi zion Arkupeko Xuban Fernandez-i eta Arkupeko Imanol Ugaldeberek 18 eta 12 irabazi zion Igantziko Biltokiko Joxe Arriadari.
Benjamin A mailan, Txarutako Axier Bailarenak 18 eta 2 irabazi zion Hondarribiko Jon Sanchez-i eta Gure Txokoako Asier Telletxeak 18 eta 14 irabaz zion Txarutako Mikel Ariztiari.
Finalak
Gauzak honela, hauek izanen dira martxoaren 10ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera Lesakan jokatuko diren finalak:
Aurrebenjaminak
Andoni Telletxea (Gure Txokoa) – Unai Llucia (Gure Txokoa)
Benjaminak B
Jon Pagola (Gure Txokoa) – Imanol Ugaldebere (Arkupe)
Benjaminak A
Asier Telletxea (Gure Txokoa) – Axier Bailarena (Txaruta)
Alebinak B
Aritz Irazoki (Altxata) – Iker Iriarte (Arkupe)
Alebinak A
Enaitz Telletxea (Biltoki) – Mikel Eltzaurdia (Gure Txokoa) edo Oier Ariztegi (Txaruta)
Infantilak A
Harri Maritorena (Gure Txokoa) – Ekain Etxeberria (Oiarpe)
Kadeteak B
Enaitz Antso (Txaruta) – Iker Espelosin (Txaruta)
Kadeteak A
Ander Errandonea (Gure Txokoa) – Jon Olaizola (Arkupe)