Xorroxin Irratian eta Eskiko Astean izan dira Berako Labiaga ikastolako ikasleak

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 5a

Labiaga ikastolako eskiatzaileak Izaban. Utzitako argazkia

Azken asteotan, Xorroxin Irratiaren bixita izan dute Labiaga ikastolan eta ikasleek beren irratsaioak egin eta hedatu dituzte. Aste Zurian ere parte hartu dute.

Azken asteotan, Xorroxin Irratiaren bixita izan dute Labiaga ikastolan eta ikasleek beren irratsaioak egin eta hedatu dituzte. Aste Zurian ere parte hartu dute.

Joan den astean Xorroxin irratia izan zen Berako Labiaga ikastolan, aukera ederra eskainiz bere lana bailarako herrietan aditzeko. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasleek parte hartu zuten, DBHko ikasleek kontrolan egon ziren bitartean. Landu zituzten gai garrantzitsuenak Musika eta Iñauteriak izan ziren. Lan bikaina egin zuten.

Bertze aldetik, bertze urtetan bezala Lehen Hezkuntzako 6. eta DBH 1. mailako ikasleak Iñauterietako astean Izaban eskiatzen egon ziren. Eguraldi zoragarriak eta hotzak izan zituzten. Kirolaz eta paisaiaz disfrutatuz, lagun berriak ere egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun