Arantzako Aientsa auzoan, landetxe bezala egokitzen ari ziren Patxikunborda baserria kixkali du sute batek martxoaren 5ean, astelehen goizaldean. Ez da inor zauriturik suertatu.
Patxikunborda barrenean zegoen pertsona bakarrak Nafarroako larrialdi zerbitzura abisua eman du goizaldeko 2:49ean. Oronoz eta Iruñeko suhiltzaileak joan dira baserrira, baina hiru solairu dituen eraikina erabat kixkalia gertatu da. Goizeko 07:00etan bukatu dira itzaltze lanak. Teilatua goitik beheiti etorri da eta kanpoaldeko hormak ere erortzeko arriskua dute oraindik. Foruzaingoa sutea zergatik gertatu den ikertzen ari da, baina itxura batean, sukaldean sortu da.