Azkeneko 30 bat urteko ohiturari eutsiz, Zuhaitzaren Eguna antolatu dute Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Herriko Etxeak. Martxoaren 4an, igande goizeko 09:00etan geldituko dira Lizuniagan eta bertan zuhaitzak landatuko dituzte.
Horretarako norberak bere lan tresnak eraman beharko ditu eta behin landaketak bukatuta, hamaiketakoa izanen dute.
Azken urteetan arrakastatsua suertatzen ari da deialdia eta iaz, ehun lagun baino gehiago bildu zen.