Auzolan Batzordea osatzeko lehenbiziko bilera martxoaren 9rako deitu du Lesakako Herriko Etxeak

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 8a

Ortziral arratsaldeko 19:00etan eginen da Udaletxean

Gure inguruan aspaldiko ohitura den auzolana berreskuratzeko asmotan dabil Lesakako udala. Horretarako, auzolan batzorde irekia osatzeko lehen bilera martxoaren 9an, ortziral arratsaldeko 19:00etan deitu du.

Gure inguruan aspaldiko ohitura den auzolana berreskuratzeko asmotan dabil Lesakako udala. Horretarako, auzolan batzorde irekia osatzeko lehen bilera martxoaren 9an, ortziral arratsaldeko 19:00etan deitu du.

«Herrian gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoa zein den ikusteak, tresna honek duen garrantziaz konturatzen lagundu digula ohartzen gara», aipatu digu Peio Etxabide alkateak. «Garbi eduki behar da herria herritar guziena dela, bai onerako eta bai txarrerako eta denek egiten dugun lanak, nahiz ttikia izan, izugarrizko garrantzia duela». Auzolanean, lan ezberdin aunitz egiteko aukera ikusten du Udalak (bideen mantenimendua, mendiko bidaxkak garbitu, landaketak, besta ondoko garbiketa…) honek herriarentzat ekar dezakeen onura ekonomikoaz gain, herriaren kudeaketan parte hartzeko bertze modu bat dela iruditzen baitzaio.

Hau dena martxan jarri eta honen inguruko plangintza bat osatzeko, herritar guzientzat idekia den batzordea sortuko da, interesatua dagoen edozeinek parte hartu eta bere proposamenak egin ahal izateko. Lehenbiziko bilera martxoaren 9an eginen da, ortziral arratsaldeko 19:00etan udaleko batzorde gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun