Bortzirietako emakume mendizaleek Arantzatik Mendaurrera irteera antolatu dute martxoaren 11n, igandearekin.
Goizeko 09:00etan geldituko dira Arantza sarrerako aparkalekuan eta Mendaur igo eta jautsi ondotik, bazkaria izanen dute Aterpe jatetxean. Dutxatzeko aukera ere izanen da bertan.
Izen emateko martxoaren 2a baino lehen deitu behar da 610528503 telefonora edo mentxupli@yahoo.es helbide elektronikora idatzi.
Antolatzaileek dioten bezala, “animatu eta hartu zure denbora lagunekin zeure gustukoa egiteko!”.