Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdean. Berako Kaxerna Gaztetxean aste hondar honetan hasiko dira ekitaldiekin.
Martxoaren 2an, ortziral arratseko 22:00etan “Etiketadun kateak hautsiz” antzezlana ikusteko aukera izanen da, Aldikadea antzerki taldearen eskutik.
Biharamunean, martxoaren 3an, larunbat goizeko 10:00etan mural margoketa eginen da; heldu den asteartean, martxoak 6, zoru pelbikoari buruzko solasaldia eskainiko da 19:30ean, eta ortzegunean, hilak 8, “Prohibido recordar” Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko dokumentala ikusgai izanen da, 19:00etan gaztetxean. Ondotik, luntxa izanen da.