Bortzirietako eskuz banakako hamekagarren txapelketa azken txanpan sartua da eta asteburu honetan final laurdenetako partidak jokatu ziren bi kategoriatan. Kadete A mailakoak ortziral arratsaldean aritu ziren Beran eta benjamin B mailakoak igande goizean Etxalarren. Horretaz gain, zazpigarren jardunaldia ere jokatu da bertze kategoriatan eta heldu den astebururako finalerdietan nor ariko diren erabaki da.
Kadete A mailako final laurdenak otsailaren 24an, ortziral arratsalden jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan:
Jon Olaizola (Arkupe), 18 – Beñat Mitxelena (Gure Txokoa), 3
Ander Errandonea (Gure Txokoa), 18 – Andoni Flores (Oiarpe), 7
Xabi Alkasena (Gure Txokoa), 10 – Unai Laso (Donibane), 18
David Albiasu (Txaruta), 18 – Ion Pagadizabal (Hondarribia), 5
Otsailaren 26an, igande goizean, berriz, benjamin B mailako final laurdenak jokatu ziren Etxalarren.
Jon Pagola (Gure Txokoa), 18 – Asier Latorre (Gure Txokoa), 8
Koldo Bizente (Altxata), 10 – Imanol Ugaldebere (Arkupe), 18
Unax Villamea (Gure Txokoa) – Xuban Fernandez (Arkupe) gibeleratua
Joxe Arriada (Biltoki), 18 – Rafaela Gomez (Altxata), 17
Larunbat goizean zazpigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren Lesakan. Kadete B mailan, Gure Txokoako Ibai Rosek 18 eta 17 irabazi zion Arkupe Julen Palenzuelari eta Hondarribiko Adur Zubizarretak 18 eta 7 Altxatako Xabier Sanzberrori. Infantil mailan, Hondarriko Asier Maiak 18 eta 12 irabazi zion Gure Txokoako Titouan Mendyri.
Finalerdiak asteburuan
Asteburu honetan finalerdietako partidak jokatuko dira. Martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 18:00etatik aitzinera jokatuko dira lehenbizikoak Berako Eztegara pilotalekuan.
Infantil A
Harri Maritorena (Gure Txokoa) – Jonan Fagoaga (Arkupe)
Kadete B
Iker Espelosin (Txaruta) – Ibai Ros (Gure Txokoa)
Kadete A
Ander Errandonea (Gure Txokoa) – David Albiasu (Txaruta)
Jon Olaizola (Arkupe) – Unai Laso (Donibane)
Larunbat goizean Arantzan
Martxoaren 3an, larunbat goizeko 9:30an hasita Arantzan ere jokatuko dira finalerdiak.
Alebin B
Aritz Irazoki (Altxata) – Iker Aleman (Txaruta)
Iker Iriarte (Arkupe) – Antton Petrirena (Arkupe)
Alebin A
Enaitz Telletxea (Biltoki) – Xan Ongareti (Gure Txokoa)
Mikel Eltzaurdia (Gure Txokoa) – Oier Ariztegi (Txaruta)
Infantil A
Ekain Etxeberria (Oiarpe) – Asier Maia (Hondarribia)
Kadete B
Oian Canabal (Biltoki) – Enaitz Anso (Txaruta)
Etxalarren igande goizean
Etxalarren martxoaren 4an, igande goizeko 11:00etatik aitzinera jokatuko dira finalerdiak.
Aurrebenjaminak
Andoni Telletxea (Gure Txokoa) – Beñat Andueza (Ekaitza)
Unai Llucia (Gure Txokoa) – Oihan Etxeberria (Arkupe)
Benjamin B
Jon Pagola (Gure Txokoa) – Unax Villamea (Gure Txokoa) edo Xuban Fernandez (Arkupe) irabazlearen kontra.
Imanol Ugaldebere (Arkupe) – Joxe Arriada (Biltoki)
Benjamin A
Jon Sanchez (Hondarribia) – Axier Bailarena (Txaruta)
Asier Telletxea (Gure Txokoa) – Mikel Ariztia (Txaruta)