Lesakako Udalak Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Lanak aurkezteko epea martxoaren 23ko 13:00etan bukatuko da eta oinarrietan ez da aldaketa handiegirik. Hori bain, aurkezten diren lan guziekin erakusketa osatuko da Beti Gazten apirilaren 3tik 15era eta herri bozketak erabakiko du lehiaketa. Erakusketa aretoan ez ezik, udalaren webgunearen bidez ere bozkatzeko aukera izanen da. Bai kartelak, baita azalak ere 400 euroko lehen saria izanen dute.
Gibeleko azalean argitaratuko den portada lehiaketa ere zuzendu zaie 6 eta 12 urte bitarteko haurrei. Hauek ere martxoaren 23a bitarteko epea izanen dute lanak aurkezteko eta hemen ere herritarrek erabakiko dute irabazlea. Herriko dendetan eskola materiala erosteko 200 euroko balioa duen taloia izanen du saritzat.